Gurekin hitz egin nahi?

Tour
Birtuala

Ikastola barrutik eta kanpotik ezagutzeko aukera emango dizu Tour Birtualak. Bertan topatuko dituzu ikastolako espazioen argazkiak eta zerbitzuen, ikastolako antolaketaren, hezkuntzako etapen eta ikasleen irteera profilaren inguruko informazioa.

ZALANTZARIK EZ IZAN… ZATOZ GUREKIN!

365 egun
Ate
irekiak

Ameslariak gara, hasiera-hasieratik. Gure txikitasunean helburu handiak lortu ditugu eta ametsen eraikuntzan jarraituko dugu aurrerantzean ere. Komunitatean, egunerokoan, euskaraz eta zuregandik gertu.

Familia Handia

Ingurune
Naturala

Gure Ikaslea

Ikastola Eredua

Albisteak

SUDADERA BERRIAK

SUDADERA BERRIAK

Sudadera guztiak iritsi dira ikastolara: urdina,arrosa, grisa, berdea eta lila. Idazkaritzan dituzue ondo ikusteko!  Han llegado todas las sudaderas a la ikastola: azul,rosa, gris, verde y lila. ¡No...

read more
ZIURTAGIRIA IKASTOLAN DUGU!

ZIURTAGIRIA IKASTOLAN DUGU!

“ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA IKASTOLAN DAUKAGU! Gure planeta, herria eta ingurumena asko inporta zaigu eta jo eta su ibiltzen gara lanean guri iritsi zaigun ondasun hau zaintzeko eta bere alde...

read more
JOAN MARI IRIGOIEN

JOAN MARI IRIGOIEN

Gure irakasle izan zinen; bertako guraso; Kilometrotan eta 50 urteurrenean zureidatziak, gure lema; zure ipuinak, gure gozamena… Aio Joan Mari, zurea eta nirea euskararen bideari eutsiko diogu!

read more
ESKOLA JASANGARRIA

ESKOLA JASANGARRIA

“ESKOLA JASANGARRIA” izaten jarraitzen dugu! ZORIONAK GUZTIOI! Hilabete honetan, lan handia eta arduratsua egin ondoren, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria berretsi digute Eusko Jaularitzaren...

read more

Familia
Handia

Ikastola txikia izanik, familia handia osatzen dugu ikastolako guraso, irakasle, langile zein ikasleek; elkar ezagutzen dugu eta elkarrekin hartzen ditugu erabakiak. Elkarrengandik ikasteko aukera ematen digu gertutasunak, nola lankideengandik hala ikasleengandik; handiek txikiez eta txikiek handiez. Inguruko auzoetako talde eta eragileekin ere harremana dugu Herri Ametsa ikastolan.

Kooperatiba

Gurasoen Hezkuntza Kooperatiba da Herri Ametsa. Hezkuntza komunitate osoak -irakasleek, gurasoek, ikasleek, monitoreek, eta zerbitzu zein administrazioko langileek- hartzen du parte hezkuntza proiektuaren garapenean. Guztiek hezkuntza proiektua aurrera ateratzeko konpromisoa dute, ikaslea ardatz duen kalitatezko hezkuntza eskainiz.

Elkarrekin hezi

Ikastolan etapa ezberdinetako ikasleen artean kidetza saioak egin ohi ditugu horrek dakarren ilusio eta jakintza truke aberasgarriarekin. Txikien jakinminak zaharrenak zipriztintzen ditu eta zaharren esperientziak txikienak txunditu. Egunerokoan ere, talde-lanean jarduteak garrantzi handia du gurean eta elkarreragin horretan eraikitzen dugu jakintza.

Txikitasunean Handi

Hurbileko eta etxeko giroari esker, ikastolako langileek, irakasleek eta ikaskideek konfiantzazko oinarri bat bermatzen diote ikasleari hemengo ibilbidea amaitzean, ausardiaz mundura zabaltzeko.

Ingurune
Naturala

Mendia eta itsasoa bertatik bertara ditugu Herri Ametsan eta horrek egunerokoan ingurumen hezkuntza lantzea eta bizitzea ahalbidetzen digu. Horretarako, urmaela, berdeguneak, basoa, baratzea eta espezieen babesguneak ditugu eskura. Bertan, ingurumena ezagutu, zaindu eta babesten dugu askotariko proiektu eta metodologiak erabiliz, ikaslearen sensibilitatea garatuz, jasangarritasunaren bidean.

Gure ametsa

Ingurumenaren arazo larriak direla eta, gizartean duten eragina geroz eta nabarmenagoa denez, gure ikastolak, jasangarritasunarekiko konpromisoa hartzen du kontserbaziorako balioak gure hezkuntzan integratuz. Gure helburua gure ikasleen sentsibilitatea garatzea da eta, komunitate bezala, gizarte eta naturari erantzun bat ematea.

Naturan hezi

Gure kokapenak baliabide paregabeak ematen dizkigu kalitatezko ingurumen hezkuntzan sakontzeko. Horren adibide dira abian jarri ahal izan ditugun hainbat proiektu: Agenda 2030, Baso Eskola, baratzea, urmaela eta gurekin batera bizi den hainbat espezieren babesguneen sorrera.

Ikaslea

Ikaslea, txikitatik hazten ari den bitartean, naturan jolastuz eta ikasiz bizi da gurean. Hala, harreman estu eta osasuntsu bat eraikitzen du hainbat proiekturen bitartez natura landuz, zainduz eta babestuz. Ikasleak naturaren berezko dinamikak ezagutzen ditu lehenik, gero horiek norberarengan duten eragina ulertzeko. Azkenik, ekimen positiboak gauzatuz laguntzen du.

Ikastola Eredua

Ikastola entitate euskalduna da, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta sustapenarekin guztiz konprometitua. Ibilbidea bukatutakoan, geure Curriculum ildoaren arabera, gazte euskaldunak, elanitzak, arduratsuak, autonomoak, kritikoak, solidarioak, ingurumenarekin konprometituak, demokratikoak, parte hartzaileak eta kulturaz ongi jantziak izatea da helburua.

Kulturartekotasuna

Erakunde plurala da, Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso guztiei elkarbizitzarako errespetu osoa agertzen die, inolako diskriminaziorik gabe, edozein maila kultural, sozial, ekonomiko, sexu eta arrazatako gizakiei zabalik dago, edonori aukera bera eskaintzen dion eskola orekatzailea izanik.

Ikastolen Elkartea

Ikastolen Elkarteko kide gara. Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da EHI; europar kooperatiba eredua hartzen du, mugaz gaineko kooperatibak ahalbidetzen dituen eredu europarra. Ikastolen sarea garatzeko eta bertako partaide eraginkor izateko konprometituta gaude.

Komunitatea

Hezkuntza proiektua hezkuntza-komunitateak onetsi eta eguneratua da, ikasleek, beren familiek eta langileek onartuak dituzten gobernu eta funtzionamendu organoen bitartez bere garapenean parte hartuz.

Pin It on Pinterest