
Ohikoa den bezala, erantzun zabala eman dio gure komunitateak, nola Facebook zein Instagram sare sozialetan hala Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean. Familia handia garela erakutsi duzue beste behin, bejondeizuela! Hori bai, gogorarazi nahiko genuke Emozioen Erronka edonorentzat dagoela zabalik eta asko gustatuko litzaigukeela Herri Ametsarekin zuzenean lotuta ez dauden beste pertsona batzuek ere parte hartzea. Sinetsita gaude batera indartsuago garela!
Ezin aipatu gabe utzi, erronka berri honek familien komunikazioan izan dezakeen onura. Heziketa emozionala lantzeko lehen pausua izan daiteke, sentitu duguna errepasatuz, hausnartuz eta adieraziz.
Hilero errepikatu asmo den ekimena da, beraz adi otsailean sentitzen duzuenari. Gogoratu, hil honetan gehienbat argazkiak jaso ditugun arren, edozein formatutan irudika dezakezuela hilabeteari dagokion emozioa.