Urteko hirugarren hilabetea udaberriak ekartzen digun ilusioarekin lotu ohi da gehienbat. Ezin dugu ahaztu, ordea, emozioak oso aldakorrak direla eta zenbaitetan bat edo beste nabarmentzen den arren, denek merezi dutela beren espazioa.
Aipatutakoa presente izanda, nahigabean jarriko dugu fokua martxoan zehar. Atsekabea ere dei dakioke eta ezbeharrak eragiten duen sentimendu mingarriari deritzo. Datozen egunetan elkarrizketatuko dugun Donna Apellaniz Nieto emozio terapeutak informazio zabalagoa emango digu. Iradokizun edo galderarik baduzue, idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, kontuan hartuko ditugu zuen ekarpenak.
Orain arte bezala, hilabete osoa duzue nahigabea sentitu duzuen uneren bat identifikatu eta nahi duzuen moduan irudikatzeko. Partekatu nahi izanez gero, erabili #herriametsanahigabez traola sare sozialetan edota idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.