Urtero bezala aurten ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak udalekuak antolatuko ditu. Urteetako esperientzia baliatuz, uda honetan haur eta gazteek behar eta merezi duten programazioa landu dute, aurtengo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatuta.
Euskal Herri osora irekitzen diren udalekuak dira hemen aurkeztutakoak. Eskaintza askotarikoa izateko asmoz, udaleku eta egonaldi batzuk egokitu ditugu, baita berriak sortu ere. Egonaldi bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunez gain, denek dute helburu bera: Euskal Herriko haur eta gazteen topagune izatea. Naturaz gozatzeko, lagun berriak egiteko, Euskal Herriko txokoak ezagutzeko eta euskaraz gozatzeko plan aproposa.
Udalekuen informazio gehiago hemen aurkituko duzue. Online bakarrik egingo den izen ematea zabalik dago maiatzaren 17ra arte.