Herri Ametsa Ikastolak martxan jarri duen ekimena da Euskal Dantza Plazara! Euskara eta euskal kultura ditu ardatz eta apiriletik aurrera kurrikulumean txertatua egongo da. Hots, HH, LH eta DBHko ikasle guztiek hartuko dute parte i(ra)kasorduetan. Ez hori bakarrik, familiei eta interesa duen orori ere zuzenduta dago.
Horretarako, txalentx bat jarri dugu martxan: ikasleek ikastolan ikasitako dantzak etxekoei erakutsi beharko dizkiete. Ondoren, familiakoekin batera dantzak ikasitakoan, nahi duenak bideo bat grabatu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidaliko du. Hartara, jasotako grabaketekin bideo eder bat sortu ahal izango dugu.
Enekok lagunduko digu prozesu osoan zehar. Egin klik ondorengo bideoan Eneko bera eta txalentxaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.
Bideo guztiak gure Youtubeko kanalean bilduko ditugu Euskal Dantza Plazara! izeneko zerrendan.