Polinizatzaileen garrantzia, jasaten dituzten mehatxuak eta garapen jasangarriari egiten dioten ekarpena ezagutarazteko, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Erlearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen maiatzaren 20a.
Erleak aspaldidanik ditu lagun Bidatz Sasiainek (Gipuzkoako Erlezain Elkarteko kideak), eta beraiei buruzko saioa eskeini die gure 5 urteko lagunei. Erleen ezagutzarako sentsibilizazio jardunaldian, erleek sorturiko argizariarekin kandelak sortu, euren eztia dastatu eta, gainera, aurrez aurre erleak ikusi ahal izan dituzte gure txikienek. Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.
Adituak, ikastaroak eskaintzeaz gain, Osabi Naturala deituriko kosmetika eta produktu naturalen laborategia du Tolosan. Etxeko erlauntzetako produktuak eta landare jatorriko osagai naturalak maitasun eta mimo handiz zaindu ondoren, aukeratutako osagaiak artisau moduan eraldatzen ditu. Tolosa Bizziz (Tolosa), Kool Studio (Lasarte) edota Aikur Natur dendan (Alegi) topatuko dituzu Osabi Naturala laborategian ekoitzitako produktuak, hala nola: propolia, eztia, desodorantea, eskutarako krema...