Urmaela ere badugu Herri Ametsako inguru paregabean; Mendiola Urmaela.
Sekulako altxorra da hainbat alderditatik erreparatuta, izan ere, naturarentzat onuragarria izateaz gain, baliabide didaktiko gisa erabiltzeko oso aproposa da. LH 5. mailako Oihane Alkorta irakasleak adierazi bezala, “laborategi natural txiki bat ikastolan”. Ikasleei esperimentazio bidez ikasteko aukera eskaintzen die Urmaelak, gainera, bizi dugun bizitza azkar eta bat-batekoan, naturaren erritmora egokituz, lasaitasunez behatu ahal izatea aberasgarria da. Naroa Lopez eta Zuriñe Arbina ikasleek ederki adierazi dizkigute orain arte ikasitakoak!
Urmaela Eskolan
Aranzadi Zientzia elkarteak Eskoletako Urmaelen Sarea osatu du, eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea alegia eta Herri Ametsa ikastola bertako partaide da.