Emanaldi seinalatua izaten da gurean Musika Jaialdia, jende ugari biltzen gara ikasleen musikari dohainez gozatzera eta ederki pasatzen dugu!
Aurten, ekitaldi jendetsurik egin ezin dugunez, bideo bidezko emanaldia prestatu dugu haurreskolatik hasi eta LH 6. mailarainoko ikasleen parte hartzearekin.
Haur Hezkuntzako ikasleak kantuan aritu dira, LH 1, 2 eta 3.mailakoek, gelaka, haiek aukeratutako kanta baten koreografia prestatu dute eta, azkenik, LH 4, 5 eta 6. mailakoak, gustuko doinu bat oinarri hartuta, letragile lanetan aritu dira, gero abesteko.
Aldez edo moldez, kantuan eta dantzan jarraituko dugu! Igo bolumena, sakatu play eta has dadila emanaldia!