Ikastolako azken egunean zenbat eta zenbat emozio azaleratzen diren. Ezinbestean, atzera begiratzen dugu, baina batez ere zain dugun udan dugu begirada iltzatuta; etorkizunean.
LH 5. maila bukatu berri duten Amets, Indara eta Maddik egin bezala, amesteko gonbita luzatu nahi dizugu bideo honen bitartez: nolakoa izango da nire bizitza 30 urte barru? Edo hain urrutira joan beharrik gabe, nolakoak izango dira nire oporrak? Zer egitea gustatuko litzaidake?
Etorkizunean, irailean, ikusiko dugu elkar. Bitartean, amestu, izan ausart eta gozatu!