COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Herri Ametsa ikastola birtualki bisitatzeko aukera eskaintzen duen Tourra sortu dugu. Erabiltzaileak, 360ºko argazkien bidez, bertatik bertara sentituko ditu naturak inguratutako ikastolako instalazioak; HH, LH (Gautenako gela egonkorra barne) eta DBHko ikasgelak bakoitzaren ikasketa planaren ardatz nagusiekin batera ezagutuko ditu, baita autobus, zaintza eta garraio zerbitzuak ere. Horrez gain, Herri Ametsa ikastolako ikasleen irteera profila eta ikastola beraren inguruko informazioa ere jasota daude Tour Birtualean.

Distantziak hautsi nahi izan ditugu zerbitzu honekin, hala, osatzen dugun familia handia egonkortzearen aldeko apustua egiteaz gain, Herri Ametsa mundura zabaldu nahi izan dugu. Izan ere, hemendik aurrera, edonork bisitatu ahal izango du gure ikastola edozein txokotatik. 

Educa Reality enpresarekin lankidetzan burutu dugu proiektua eta eskuragarri dago dagoeneko. Probatu nahi?* Klikatu hemen.

*Esperientzia aberasgarriagoa izango da ordenagailu batetetik egiten bada, edozein nabigatzailerekin.

 

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios