Iragarri bezala, 2022an Herri Ametsa ikastolako haur zein helduen danborradak ospatu ahal izango ditugu. Helduen taldea ateratzeko ordea, jendea behar dugu eta 40 lagun biltzeko erronka jarri dugu martxan: baietz 40!
Helduen danborradan parte hartzen duten Ioar Zendoyak, Mari Carmen Perezek, Oihana Latasak eta Roi Vegak kontatu digute oso giro polita sortzen dela eta primeran pasatzen dutela danborra joaz. Guraso direnentzat ere erraztasunak ematen ditu Herri Ametsako Helduen danborradak; bai entseguen aldetik eta baita eguna han eta hemen ospatzeko aukera eskaintzen duelako ere.
Parte hartze kuoten informazioa eta izen emateko pausuak galdetegi honetan topatuko dituzu.
16 urte baino gehiago dituen pertsona orok har dezake parte. Edozein zalantza baduzu, idatzi Gotzone danborradako arduradunari: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.