Ikastolak urtero kaleratzen duen egutegian gai baten bueltan antolatzen ditugu hilabeteak eta aurten, nazioartean errekonozituak izan diren Euskal Herriko 12 emakume eta haien lanbideak bildu ditugu haien lana ikusgarri egiteko asmoz. Iazko egutegian emozio bat lotu genuen hilabete bakoitzarekin eta #emozioenerronka jarri genuen martxan. Aurten #EmakumeEredugarrienErronka abiatu nahi dugu, zeinak hilero perfil jakin bateko emakumeak errekonozitu nahi dituen.
Nola egingo dugu?
Zuen inguruko emakumeen argazkiak biltzea izango da erronka, hilabetean hilabeteko jardunari lotutakoak.
Urteko lehen hilabete honetan, urtarrilean, zuen inguruko emakume sukaldariak ezagutu nahi ditugu. Bidali hainbeste estimatzen duzuen sukaldariaren argazkia Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera eta guk jasotzen ditugun argazki guztiak collage batean elkartuko ditugu. Gero, omenaldi txiki bat eginez, ikastolako zein inguruko auzoetako paretetan itsatsiko ditugu, baita sareetan zabaldu ere.
Asko gara, baina askotan ikusezinak ere bai. Erakuts dezagun zenbaterako garen gai!