S.E.A.D.en Lagunen Elkarteak urteak daramatza Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko janari bilketa egiten eta Herri Ametsa ikastolak aurten ere bere aletxoa jarri nahi izan du. Iaz ezin izan zuten janari bilketarik egin COVID-19a zela eta mugak itxita zeudelako. Gauzak ondo, otsailean jarriko dute martxan trailerrek osatutako karabana.
S.E.A.D.en Lagunen Elkartearen eskaerari erantzunez, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak bildu ditu gure komunitateak. Helburua Saharako errefuxiatu kanpamentuetako bizi kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzea eta, era berean, elikadura urritasunak sortzen dituen gaixotasunak gutxitzea da.
