COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Herri Ametsa Talaia Mendi krosa, mendi martxa eta kros txikia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Hauxe helarazi duten mezua:

 

Guraso, lankide, boluntario, babesle, korrikalari zein mendizale agurgarriak, 2021eko urrian HERRI AMETSA TALAIA antolatzeko erabakia hartu genuen eta bidea erraza izan ez bada ere, hilabete hauetan lanean gogoz aritu gara. Gaur egun bizi dugun egoerak, ordea, hausnarketak egitera bultzatu gaitu eta noski, erabakiak hartzera.

Alde batetik, Covid-19ak ikastolan duen eragina eta sor ditzakeen arriskuak kontuan hartuta eta bestetik, ekintzen antolakuntzan ditugun eta sor daitezkeen zailtasunak direla eta, pena handiz, urtarrilaren 30ean ospatu behar genituen HERRI AMETSA TALAIA mendi krosa, mendi martxa eta kros txikia bertan behera uztea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu.

 

Honenbestez, barkatu erabaki honek sor ditzakeen eragozpenak. Ekintzetan izen-eman duzuen guztiei diru itzulpena egingo zaizue.

 

Besterik gabe, hurrengo edizioan elkar ikusiko garelakoan.

 

Adeitasunez,

 

HERRI AMETSA IKASTOLA

 
Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios