COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Otsailean sartzearekin batera, beste lanbide bat errekonozitu nahi dugu #EmakumeEredugarrienErronka-ren baitan: kirolaria. Horixe baita urtarriletik martxan den erronkaren helburua, hainbat lanbidetako emakumeak errekonozitzea.

 

 

Horrez gain, nazioartean ezaguna den Euskal Herriko emakume bat ezagutuko dugu hilero. Otsailean, Maialen Chorraut ur bizietako slalom piraguista olinpikoa. Atletico San Sebastian klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean, 2000an Bratislavako Munduko Junior Txapelketan parte hartu zuen eta urtebete beranduago Espainiako selekzio nagusian sartu zuten. Ordutik oparoa izan da bere ibilbidea. 2013an lehiaketetatik at egon zen, ama izan zelako eta 2014ean berriz ekin zion lehiari. Bi urte besterik ez zituen behar izan Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortzeko. Arrakasta handiz, gainera, lehen euskal emakumea baitzen bakarka domina lortzen. 2020ko Tokioko Olinpiar jokoetan zilarrezko domina lortu du, hark amesten zuen moduan. 

 

Hain urrun joan gabe, ordea, badakigu kirolari asko eta asko dugula gure inguruan. Horixe da hilabete honetan eskatuko duguna: zure inguruan duzun emakume kirolaria goraipatzea. 

 

Bidali hainbeste estimatzen duzun kirolariaren argazkia Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera eta guk jasotzen ditugun argazki guztiak collage batean elkartuko ditugu.

 

Sare sozialetan zuen argazkia igotzeko asmoa baduzu, erabili #EmakumeEredugarrienErronka traola.

 

Asko gara, baina askotan ikusezinak ere bai. Erakuts dezagun zenbaterako garen gai!

 
Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios