Gure inguruaren (Bidebieta, Herrera, Gaiztarro…) historiari buruzko argazki-erakusketa zabaldu dugu ikastolan Altzako Historia Mintegiaren eskutik eta martxoaren 18ra bitarte egongo da komunitateko kide guztientzat zabalik musika gelan.
Auzoetako argazki zaharrez gain, Herri Ametsa ikastolak 1966tik egin duen ibilbidea ere topatuko du bisitariak erakusketan.
Ikasleek beren tutoreekin egingo dute bisita eta familientzat arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara egongo da zabalik (astearteetan 18:30ak bitarte luzatuko da).
Gonbidatuta zaudete!