COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Martxoan sartzearekin batera, beste lanbide bat errekonozitu nahi dugu #EmakumeEredugarrienErronka-ren baitan: bertsolaria. Horixe baita urtarriletik martxan den erronkaren helburua, hainbat lanbidetako emakumeak errekonozitzea. 

 

 

Horrez gain, nazioartean ezaguna den Euskal Herriko emakume bat ezagutuko dugu hilero, martxoan, Maialen Lujanbio bertsolaria. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea: 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta 2017an berriro. Hortaz gain txapeldunorde izan zen 2001ean eta 2013an eta 1997tik beti sailkatu izan da bertsolari Txapleketa Nagusiko finalerako.

 

Argi dago, bertsolaria dela afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Arte ederretan lizentziduna da. 2018tik euskal Herriko bertsozale elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen, eta eskolarteko txapelketen bitartez murgildu zen pixkanaka bertso munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolarirekin bateratsu. 

 

Hain urrun joan gabe, ordea, badakigu bertsolari asko eta asko dugula gure inguruan. Horixe da hilabete honetan eskatuko duguna: zure inguruan duzun emakume bertsolaria goraipatzea. 

 

Bidali hainbeste estimatzen duzun bertsolariaren argazkia Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera eta guk jasotzen ditugun argazki guztiak collage batean elkartuko ditugu.

 

Sare sozialetan zuen argazkia igotzeko asmoa baduzu, erabili #EmakumeEredugarrienErronka traola.

 

Asko gara, baina askotan ikusezinak ere bai. Erakuts dezagun zenbaterako garen gai! 

 

 

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios