COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Bi urteren ondoren, bueltan da Ikastolako ospakizun handia! Denetik izango da: musika, dantza, erakustaldiak, janaria, jolasak, omenaldiak… baita sorpresak ere. 

 

Argazkian, DET taldeko kideak ageri dira pretsaketa lanetan. Izan ere, ikastolako familia, irakasle, langile eta ikasleen inplikazioari esker atera ahal izan dugu honako egitarau zabala aurrera:

 

9:30-10:30 BARRENE HERRIKOIA + SASKIBALOI FINALA

10:30 – 19:30 TABERNA 

10:00 – 12:30 IRRATSAIOA 

10:30 – 11:00 JUDO EMANALDIA 

10:30 -11:30 PATATA TORTILLEN AURKEZPENA 

12:15 PATATA TORTILEN SARI-BANAKETA 

11:30- 12:15 ALTXORRAREN BILA FAMILIAN 

11:30 – 13:30 ERAKUSKETAK 

12:30 – 13:15 AURRESKUA + OMENALDIA eta EUSKAL DANTZA EMANALDIA 

13:15 IKASLE OHIEN ARGAZKI OFIZIALA 

13:15 TOKA TXAPELKETA 

13:30-14:00 DIPLOMA BANAKETA (DBH 4) 

13:30-15:00 BAZKALTZERA! 

14:00-16:15 PUZGARRIAK 

16:30 GIMNASIA ERRITMIKOA 

17:00- 18:00 GOAZEN TXOU! FINALA 

18:00 TXOKOLATADA

18:00-19:30 ERROMERIA

 

Hiru promozio

Aurten, hiru promozio omenduko ditugu Ikastolako Jai Egunean, 2006ko promozioa (1990an jaiotakoak), 2007 promozioa (1991an jaiotakoak) eta 2008 promozioa (1992an jaiotakoak). 2020 eta 2021. urteetan Ikastolako Jaia ospatzeko aukerarik izan ez genuenez, eta aurtengoa berezia izango denez, hiru promozioak omentzeko erabakia hartu dugu. 

 

Goazen Txow! 

LH eta DBHko ikasleen arteko dantza lehiaketak parte-hartzaile ugari bildu ditu, nor baino nor gogotsuago. 14 taldek eman dute izena eta bakoitzak bere koreografia prestatu du. Ekainaren 3an finalaurrekoa ospatuko da eta 5ean, ikastolako festan, final handia.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios