Osasun-egoerak hobera egin duenez eta Eusko Jaurlaritzak normaltasun zuhurraren alde egindako eskarari erantzunez, ostiralean, otsailak 25, INAUTERI JAIA familiekin ospatzea erabaki du Herri Ametsa ikastolak.

Honakoa izango da egitaraua:
Goizean
LHko taldeak Bidebieta, Altza eta Trintxerpen zehar ibiliko dira gelan prestatutako dantzak erakusten:
09:25 Ikastolatik Bidebietara oinez jaitsi.
09:50 Dantza Bidebietako futbol zelaian (LH 1-3-6).
10:30 Dantza Altzako Harrobieta plazan (LH 2-4-5).
11:30 Dantza Trintxerpeko Gudari plazan (LHko maila guztiak).
11:50 Autobusean ikastolara buelta.

DBHko ikasleek, lehenengo hiru ordutan klasea eman ondoren, mozorro eta esketx lehiaketa izango dute, baita mozorro-desfile lehiaketa ere. Autobusa betiko ordutegian izango da.
Arratsaldean
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek:
Arratsaldeko 15:30ean inauteri jaia ospatuko dute gurasoekin batera Ikastolako harmailetako futbol zelaian. Bertan, 3-12 urte bitarteko ikasleek zenbait dantza eskainiko dituzte.
OHARRAK ETA KONTUAN HARTU BEHARREKO NEURRIAK:
1) Familiak harmailetan kokatuko dira 15:15etik aurrera, lehenengo 4 ilarak libre utzi behar dituzuela gogorarazten dizuegu.
2) Ikuskizuna amaitu ondoren, seme-alabak jaso nahi dituzten familiek argibide hauek bete beharko dituzte (pilaketak saihesteko, ez dira ikasleak ikasgelan jasoko):
HH (3-6 urte): 3 urteko tutoreak arduratuko dira ikasleak parkera eramateaz, eta modu ordenatuan, gurasoak bertan jasoko dituzte.
4 eta 5 urtekoak ikasgelaz gela, abisatuko zaizue eta ikasleak aterako dira futbol zelaira.
LH (6-12 urte): familiak harmailetan itxarongo duzue, eta gelaz gela atera ahala, bertan jasoko dituzue zuen seme-alabak.
3) Gogoratu, arratsaldean kotxez etortzen bazarete, behar-beharrezkoa dela autobusen aparkalekua errespetatzea, beraiek zirkuitua behar bezala bete dezaten. Ez pasa marra horia mesedez.
4) COVID 19: Oro har, kanpoaldean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa ez bada ere, jende pilaketak daudenean, bertaratuak eserita daudenean eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu ezin denean, musukoa jantzi beharra dago.