Urteko bigarren hilabetearekin batera iritsi da Emozioen Erronkaren bigarrena. Otsaileko emozioa HASERREA izango da, Herri Ametsako 2021eko egutegiak zehazten duen gisara.
Hilabete osoa duzue haserre sentitu zareten uneak identifikatu eta irudikatzeko. Gogoratu edozein formatutan egin dezakezuela: argazki, marrazki, bideo, audio, idatzi… Gero, partekatu zuen Facebook edo Instagram kontuetan #herriametsahaserre traola erabilita edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Herri Ametsa Ikastolan emozioen kudeaketa egokia izatea oso garrantzizkoa iruditzen zaigu eta horregatik egin nahi diegu tokia emozio guztiei, nahiz eta, hasiera batean, batzuk beste batzuk baino konplexuagoak diruditen.
Zuen bizipenak ezagutzeko irrikitan gaude!