COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, LHko ikasleek bizitzaren zuhaitzak sortu dituzte. Niños con cáncer eta Aspanogi elkarteek deitutako ekimena da eta eskuekin osatutako zuhaitzen bidez, minbizia duten haur eta nerabeei elkartasuna adierazi nahi izan diete.

Nahiz eta minbizia den 14 urte baino gutxiagoko haurren artean gaixotasunagatik ematen den lehen heriotza kausa, haur eta nerabe asko sendatu egiten dira eta ideia horretan jarri dute fokua aurten. Hala, zuhaitza kolore askotako haurren aztarnekin egindako hostoez osatu dute. 

Bizitzaren zuhaitza osatzen duten eskuetan gaixo daudenei zuzendutako mezu bat idatzi dio haur bakoitzak, adibidez: "Zaindu ondo guk emango dizugu indarra", "bizi Picachu bezain alai", "Txapeldun batzuk zarete, animo!", "Aupa pirata txikiak!" edo "Aupa Aspanogi!", besteak beste. 

Parte hartu nahi baduzu, sortu zure zuhaitza eta atera argazki bat. Ondoren, bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Sare sozialetara igotzeko, erabili #BizitzaEskuetan #EnNuestrasManos #throughourhands traolak.

Cookien erabilera

Gure zerbitzuak hobetzeko cookiak erabiltzen ditugu. Webgunean jarraitzen baduzu cookien erabilera onartzen duzula ulertzen dugu. Informazio gehiagorako gure lege oharra ikusi.