Basoak Ernatzen izeneko proiektua Ingurugelak, Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean sustatu dute, ikasleek bertako basoaren berreskurapen lanetan laguntzeko asmoz. Era berean, basoak ekosistema moduan duen garrantzia ezagutzen dute ikasleek.
Agenda 2030 egitasmoaren barruan, Garapen Iraunkorrerako 15. Helburua oinarri, lehorreko bizitzan eta zehazki basoan jarria dute fokua.
DBHko ikasleek landutako ariketa bat duzue honakoa: ezkurrak baso bihurtzea. Horretarako, hainbat pauso jarraitu behar dira: Batetik, ezkurrak bildu, ondoren, garbitu eta egokiak aukeratu. Hori egin ostean, ezkurrak sukaldeko paper hezean bildu eta goxo-goxo zaindu. Azkenik, behin ezkurrak ernatu direla, loreontzitan erein.