COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Joan da otsaila eta harekin batera haserrearen hilabetea. Aldi honetan batez ere hitzez kontatu diguzu zerk haserretzen zaituen eta uste dugu oso positiboa dela hori. Izan ere, emozioak hamaika modutan bizi daitezkeen bezalaxe, hamaika dira adierazteko moduak. Hona hemen jasotako erantzunen bilduma: 

Ba al zenekien haserrearen abiapuntua mehatxatuta sentitzetik datorrela? Gure ongizatearen kontra egiten duten egoeretan sentitu ohi dugu eta, momentu horretan, gure gorputzak erreakzio fisiko jakin bat izaten du; adrenalina gehiago sortu eta arteria presioa zein bihotz maiztasuna handitzen dira. Horrek hiru erreakzio sortu ohi ditu gugan: paralisia, ihesa edota erasoa. Izan ere, emozioak, uste ez badugu ere, gorputzari oso lotuta daude.

Normala da haserrea sentitzea, beharrezkoa ere bai, baina inportantea da, era berean, sentitzen dugun horrekiko kontrola izatea. Haserretu gaituen horrek ez luke muturreko erreakziorik eragin beharko eta eragingo balu, gure burua entzun eta egoera menderatzea beharrezkoa da. Horretarako, oso lagungarria izan daiteke arnasketa. Haserrea eragin diguna birpentsatzea, esajeraziorik ez egitea eta komunikazio egokia lantzea ere baliagarri izango dira muturreko egoeren aurrean. 

 
Cookien erabilera

“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak