COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Apirilarekin batera emozio berri baten hilabetea hasi dugu: GORROTOA. Hil honetan, bertso bidez landuko dugu sentimendu bortitz hau eta horretarako, zuen laguntza behar-beharrezkoa dugu. Oraingoan, gorrotoarekin lotzen duzuen objektu bat identifikatu eta haren argazki bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzeko eskatu nahi dizuegu. Hartara, gure LH-5. eta 6. mailako ikasleek hilabete honi itxiera bertsoa egiteko hizpidea izango dute.

 

 

Bestetik, orain arte bezala, gorrotoarekin lotutako zuen bizipenak elkarbanatu nahi izanez gero, erabili #herriametsagorrotoz traola sare sozialetan edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Hementxe uzten dizkizuegu LH 6. mailan emozio hau aurkezteko egindago lanketaren fruitua:

 

Zuk sentitu al duzu inoiz gorrotorik?

 

 

Ez dut inoiz eduki

gorroto askorik

e(d)ukitzen dudanean

ez daukat nik lorik.

 

Ez daukat gai hon(e)taz

hitz e(g)iteko gogorik

baina bestela ez naiz

aterako hemendik.

Gorrotoaren aurka zer egin daiteke?

 

 

Gorrotoaren aurka 

zer egin daiteke? 

Barkamena eskatu, 

esango nizuke.

 

Gorrotoaren aurka 

zer egin daiteke?

Ba ni bere ondoan

egon naiteke!

Zu gorroto zaituen inor ba al dago?  

 

Batzuetan badago 

begira arraro,

baina ez zait inporta 

ni oso ondo nago.

 

Molestatu ohi nauen

pertsona bat dago

gorroto dut nik eta

berak ni gehiago.

 

Cookien erabilera

“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak