COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Nerea Mendizabal Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzaileak haur eta gazteen bidelagun diren guraso eta hezitzaileei zuzenduriko hitzaldia eskaini zuen online maiatzaren 11n. Parte hartze zabala izan zuen eta oso balorazio positiboa egin zuten bertaratutakoek. Gaurtik aurrera, Herri Ametsako Youtubeko kanaleko Hitzaldiak zerrendan, eskuragarri dago saioaren grabazioa interesatu ororentzat. 

Txerto Emozionala du izenburu hizketaldiak, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak gure bizitzetan eragin duen emozio eztandan jartzen baitu fokua. Nola zaindu norbera eta besteak, ziurgabetasuna eta gatazkak bizirik daudenean? Bada, emozioak entzunaz eta besteenganako begirunea landuz, bidea argi dezakegu, bakoitzak bere moduan betiere. 

Mendizabalek, Komunikazio ez Bortitzaren ikuspegitik eta galderak egiteko aukera eskainiz, “beldurraren pandemian” konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna kutsatzeko hainbat gako eskaini ditu ikusgai duzun hitzaldian.

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak