COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Herri Ametsa ikastolan oso gara ameslariak eta, besteak beste, erromeria alai bat antolatzearekin egiten dugu amets. Horregatik, giroa berotzen hasteko, fandango eta arin-arin ikastaroa antolatu dugu. Gabonetako oporretan izango da, abenduaren 27, 28 eta 30ean, Altzako Tomasene Kultur Etxean 11:00etatik 12:00etara. 

8 urtetik gorako haur, gazte zein helduei zuzenduta dago eta izen-ematea doakoa eta irekia da, hau da, ikastolako komunitatetik kanpoko jendea ere ongi etorria izango da. Hori bai, beharrezkoa izango da zuen parte hartzearen berri aldez aurretik jakitea, plaza mugatuak baitira. Horretarako, hiru aukera dituzue: galdetegi hau bete, Casares Kultur Etxera telefonoz deitu (943 35 11 49) edo idatzi (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.). Bertan ikastatora joatekoak zareten pertsona kopurua eta bakoitzaren adina adierazi beharko duzue. 

Lehendik ere dantzari izan bagara ere, pandemiak erritmoa apur bat moteldu zuen, baina ari gara poliki-poliki bizkortzen. Aurreko ikasturtean curriculumean txertatu genuen euskal dantza eta aurtengoan eskolaz kanpoko ekintzak itzultzearekin batera itzuli dira euskal dantzako saioak ere. Ikastaro hau aukera bikaina izan daiteke eguneroko erritmo azkarrean astirik ez duten guraso zein helduentzat. 

Ea laister plazan topo egiten dugun!

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak