COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Ikastolak urtero kaleratzen duen egutegian gai baten bueltan antolatzen ditugu hilabeteak eta aurten, nazioartean errekonozituak izan diren Euskal Herriko 12 emakume eta haien lanbideak bildu ditugu haien lana ikusgarri egiteko asmoz. Iazko egutegian emozio bat lotu genuen hilabete bakoitzarekin eta #emozioenerronka jarri genuen martxan. Aurten #EmakumeEredugarrienErronka abiatu nahi dugu, zeinak hilero perfil jakin bateko emakumeak errekonozitu nahi dituen.

Nola egingo dugu?

Zuen inguruko emakumeen argazkiak biltzea izango da erronka, hilabetean hilabeteko jardunari lotutakoak. 

Urteko lehen hilabete honetan, urtarrilean, zuen inguruko emakume sukaldariak ezagutu nahi ditugu. Bidali hainbeste estimatzen duzuen sukaldariaren argazkia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta guk jasotzen ditugun argazki guztiak collage batean elkartuko ditugu. Gero, omenaldi txiki bat eginez, ikastolako zein inguruko auzoetako paretetan itsatsiko ditugu, baita sareetan zabaldu ere.

Asko gara, baina askotan ikusezinak ere bai. Erakuts dezagun zenbaterako garen gai!  

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak