Juul kanpaina irakurketaren zaletasuna bultzatzeko Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da. Hainbat ipuin irakurri eta entzun ostean, haur eta gazteek beraien liburu eta ilustratzaile gogokoena hautatzen dute.
Herri Ametsa ikastolan urtarrilean hasi genuen lehen aldiz kanpaina, eta orain arteko balorazioa oso positiboa izan da. Lehen zikloan, irakurketa bideratua egin dute astean behin eta entzundako istorioa gustatu zaien edo ez paperezko loreetan islatu dute. Gainontzeko zikloetan, ikasleek bakarkako irakurketa egin dute egunero ikastolan zein etxean. Gainera, ikastolako txoko ezberdinak aste hauetan zehar irakurritako ipuinekin apaindu ditugu.
Martxoaren 31 hauteskunde-eguna izango dugu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, seigarren mailakoek osatutako epaimahaiaren aurrean, beren liburu eta ilustratzaile gogokoenari emango diote botoa. Gero, kanpaina abiatu duen Nafarroako Ikastolen Elkarteari bidaliko dizkiote bozketaren emaitzak.
Juul kanpainaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisita ezazu ondorendo esteka:
https://www.nafarroakoikastolak.net/juul.asp