COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Ziur gaude apirilak askotariko doinuak ekarriko dizkigula eta horien baitan dantzan arituko diren emakumeei eskaini nahi diegu hilabetea. Izan ere, hilero lanbide jakin bateko emakumeak ikustarazten dituen #EmakumeEredugarrienErronka-ko laugarren hilabetean dantzariengan (edota dantzaren munduan dabiltzanengan) jarriko dugu fokua. 

 

Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo sona handia izan duen emakume bat ezagutzeko ere baliatzen dugu hilabete hasiera. Gure herrian dantzari ugari dagoela jakina da, askotarikoak gainera; horietako bat da Lucia Lacarra (Zumaia, 1975) ballet dantzaria.

 

Bere lehenengo klaseak jaiotako herrian bertan hartu zituen 9 urte zituela. 13 urterekin Donostiara joan zen Menchu Medelekin eta urtera, dantza formazioa Madrilen jarraitu zuen Victor Ullateren eskolan.

 

1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urtetara, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen eta 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da. Urte horretan bertan munduko dantzaririk onenaren Nijinski saria irabazi zuen.

 

Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen: Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu baitzuen. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun. 2018-2020 urte tartean, Víctor Ullaten konpainia eta ballet-eskolako zuzendari artistikoa izan zen; itxi arte. 

 

Beste sari batzuk: Benois Saria (2003), Antzezpen alorrean Sari Nazionala (2005), Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010).

 

Hain urrun joan gabe, ordea, gure inguruko emakume dantzariak ezagutu nahi ditugu. Ziur ezagutzen duzuela baten bat euskal dantzan taldeetan, inauterietako konparsetan Bidali hainbeste estimatzen duzun dantzariaren argazkia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta guk jasotzen ditugun argazki guztiak collage batean elkartuko ditugu. Sare sozialetan zuen argazkia igotzeko asmoa baduzue, erabili #EmakumeEredugarrienErronka traola.

 

Asko gara, baina askotan ikusezinak ere bai. Erakuts dezagun zenbaterako garen gai! 

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak