COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

DBH1B gelako Alex Torrecilla, Eñaut Vicente, Lara Sanchez eta Maia Zubeldiak (Pizza Taldea) Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketako lehen saria eskuratu dute DBH 1-2 kategorian. 

Juan Kruz Igerabideren Arrastoa (2020) liburuaren Booktrailer hau da saritutako lana: 

Epaimahaiak honakoa azpimarratu du: "Argumentuaren azalpen eta antzezpenak bikainak dira, oso ongi kontatua eta kokatua dago istorioa. Teknikoki zaindua, plano ederrak, karakterizazioa ere ona. Gozatu dutela nabari da eta horrek, ikusleari, irakurtzeko gogoa pizten dio". 

 

Oraindik indarrean dauden hainbat osasun eta segurtasun neurri direla eta, ikasgelako kide guztiek ezin izan dute Tabakaleran ospatu den sari-banaketa ekitaldira bertaratu. Hala eta guztiz ere, ikastolan geratu diren ikasleek saioa streaming bidez jarraitu ahal izan dute  zuzenean. Zuk ere eskuragai duzu ekitaldia esteka honetan (ikus 46. minutua):  

Sari potoloa eskuratu dute Alex, Eñaut, Lara eta Maiak: lau lagunentzako abentura txango bat eta liburu eta diskotan gastatu ahal izateko 200 euroko bonu bat. Merezitako saria, goza dezazuela!

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak